El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Photonobela Photo iritzia ph_salaketa photo albistea Play game Eskp Spoiler Fashion Tokia Kon tzierto! Mobilmania tattoo Sarea
 
       

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

       

EDIZIO INPRIMATUAK

       
       
  Mobilmania  
home MAIL    
       
TOPAGUNEA
 
 
 
LAGUNTZAILEAK

KULTURA SAILAK (KULTURA SAILA HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA



 
 
 
 
 
ABENDUA Murrizketa gehiago euskarazko hedabideentzat ABENDUA
 

Nafarroako euskarazko hedabideek eta Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, salatu dute beste behin ere Euskarabideak murrizketak ezarri dituztela. Irailaren 7an Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuen aurtengo aurrekontuetan 327,25 milioi euroko gastu murrizketa egingo zuela. “Doikuntza” horien helburua aurrekontuaren egonkortasuna bermatzea dela azaldu zuten.
Azaroan, Maximino Gomez Serrano Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak azaldu duenez, “Nafarroako Gobernuak aurrekontuak doitzeko hartutako erabakiak euskararen gaineko programak komunikabideetan” kontu-sailari ere eragin dio. Euskarabideak jakinarazi duenez urriaren 31ra arte justifikatutako gastuak ordaintzeko adina diru badu, baina urteko azken bi hilabeteetarako aurreikusia zuen dirurik ez dago.

Hedabideen egoera ekonomikoa

Murrizketa horiek guztiek, “euskarazko hedabideok aurretik jasaten ari garen egoera ekonomiko larria areagotzen du”, gaineratu dute Nafarroako hedabideek ordezkariek. “Orain, bat-batean, zati bat kentzea lehendik ahula den gure ekonomia-osasuna kolokan uzten du”, jarraitu dute bozeramaileek.
Horregatik, esleitutako diru-laguntza bere osotasunean ematea exijitzen dute. Aldi berean, sektoreko aktoreekin bildu, egoera aztertu eta etorkizunerako hitzarmen bat lantzea eskatzen dute, Nafarroako Parlamentuak 2009an eskatu zuen moduan.

 
 
Nafarroako hedabideen ordezkariak
 
     
AZAROA Nerabeen hizkuntza-erabilera eta interneteko sare sozialak AZAROA
 


 
 

Nerabeen hizkuntza erabilera, euskararen normalizazioan dabiltzanen interesgune nabarmena da. Hezkuntza-sistemak euskararen ezagutza bermatzean bertatik igarotako belaunaldien bizimodua euskaraz garatuko zela aurreikusi zutenen ustea ez da guztiz bete. Herrian eta etxean euskararen presentzia esanguratsurik aurkitzen ez duten nerabeek euren arteko harremanetan eta, orokorrean, eskolaz kanpoko bizitzan, gaztelaniarako joera erakusten dute sarri.­

Horrez gain, garrantzitsua da aipatzea euskaraz dakien nerabearen profil soziolinguistikoa aldatu egin dela duela urte batzuetatik hona. Euskara bigarren hizkuntzatzat duten euskaldunen proportzioa gero eta altuagoa da.

Nerabeak, sare sozialak eta euskara

Soziolinguistika Kulsterra eta Topagunea (Kultur Kabia enpresaren bidez) elkarlanean aritu dira gai hauen inguruan. Kultur Kabiak nerabeei zuzendutako hainbat aisialdi programa kudeatzen ditu. Programa hauetako bakoitzak bere ezaugarri bereizgarriak baditu ere, denetan erabiltzen dira interneteko sare sozialak nerabeen arteko harremanak eta nerabeek programaren arduradunekin dituztenak ahalbidetzeko.

Interneteko sare sozialena fenomeno berria izanik eta adin-tarte jakin batzuetan duten arrakasta kontuan harturik, interesgarri ikusten da tresna hauei ematen zaien erabilera hobeto ezagutzea. Izan ere, aurrera begira euskara sustatzeko baliabide eraginkorra izan litezke, egoki erabiliz gero.
 
     
IRAILA Hedabideetan hobekuntza azterketak egiteko HEHOBA diru-laguntzak IRAILA
 
Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzak HEHOBA diru-laguntza deialdia argitaratu du, euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egiten laguntzeko. Jarraian deialdiaren ezaugarri nagusien laburpen bat doakizue:

• Gehienez sei egitasmo lagunduko ditu Jaurlaritzak, tokiko hedabideen inguruko lau eta bestelakoen inguruko bi.
• Hobekuntza-azterketa horiek, gutxienez, honako alderdi hauetakoren bat izan behar dute aztergai:

a) Hedabidearen planteamendua digitali­zazioaren inguruan.
b) Hedabideari zuzenduriko hobekuntza-proposamenak identifikatzea.
c) Hedabideari buruzko hausnarketa estrategikoa.
d) Hedabideari buruzko lan-ildo berrien potentzialitatea eta egingarritasuna lantzea.
e) Hedabidearen posizionamendua­ren eta hartzaile potentzialarekiko harremanaren diagnosia egitea.
f) Hedabidearen merkatuari dago­kion azterketa.
g) Hedabidearen finantzaketa propioa hazteko proposamena lantzea.

• Egitasmo bakoitzeko gehienezko laguntza 15.000 eurokoa izango da.
• Laguntza jaso ahal izateko, egitasmoek %20ko autofinantzazioa izan behar dute.
• Aurreko deialdian lagundutako egitasmoak ezin dira berriz ere aurkeztu.
• Lagunduko diren gastuak bi izango dira soilik:

o Azterketa egin behar duen kanpoko enpresa edo erakundearen faktura.
o Erakunde horrekiko koordinazio lanetan jartzen den lagunaren solda­taren %10.
 
 
• Eskabideak aurkezteko epea IRAILAREN 29an amaituko da.

Aurreko urteetan, Topagunean deialdi hau aprobetxatu dute hainbat hedabide baz­kideren audientzia ikerketak egiteko, oso emaitza positiboekin. Beraz, buruan ba­du­zue horrelako zerbait egitea, edo interesgarria izan litekeela iruditzen bazai­zue, lehenbailehen jakinarazi Topaguneko kideei.

TOPAGUNEA
 
     
UZTAILA Erabileraren GPS-a UZTAILA
 

uztaila

 

Erabileraren GPS-a urteak daramatzate Soziolinguistika Klusterrak, Urtxintxa Eskolak eta Topaguneaeuskara elkarteen federazioak elkarlanean gazteen hizkuntza erabileraren gaia jorratzen. Hainbat aditu, aritu eta gazterekin “Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa” aurrera eraman zen. Azterketa hura egin zenetik, hartzaile mota ezberdinen artean aurkeztu da eta bide askotatik zabaldu da.

 
 

ZER da?
Gazteen hizkuntza erabileran kokatu eta bertan esku hartzeko gida, liburuxka eta poster formatuan.

ZERGATIK sortu da?
Hizkuntza erabileraren fenomenoaren konplexutasuna kontuan hartuta lan egitea komeni delako.

NORENTZAT eskaintzen da?
Gazteentzat eta gazteekin harremanean dihardutenentzat. Euskararen sustapenarekin lotura izan edo ez, gazteen hizkuntza erabilera kontuan hartuz lan egin nahi duen ororentzat.

NOLA egin da?
Gazteen parte hartze zuzena izan du. Era berean, esparru anitzetan lan egiten duten adituen ekarpenak ere jaso ditu, hala nola, unibertsitatekoak, hezkuntza mundukoak, administrazio publikokoak, komunikazio arlokoak, aisialdi antolatukoak, hedabideetakoak, euskararen aldeko mugimendukoak…

Paperezko liburuxka eta posterra jaso nahi izanez gero, eskaerak kluster@soziolinguistika.org helbide elektronikora bideratu behar dira. Salneurri orokorra bost eurokoa da eta Soziolinguistika Klusterreko bazkideentzat lau eurokoa.

 

 
         
EKAINA Nafarroako batBIRAlau kultur zirkuituaren laugarren edizioa, larunbatetik aurrera EKAINA
 

 

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak batBIRAlau, euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren laugarren edizioa antolatu du. Zirkuitua maiatzaren 21ean hasi eta ekainaren 12an amaituko da, eta formatu zein kalitate handiko lau ikuskizun eramango ditu Leitza, Etxarri Aranatz, Bera eta Agoitzera.

Federazioaren zein bere kide diren Euskara Elkarteen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, besteak beste, kulturgintza lantzen dute, kultur sormena eta haren kontsumo aktibo eta gozagarria bultzatuz.

Horien haritik, Nafarroan kalitate handiko euskarazko kultur programazio koordinatua egiteko proposamena da batBIRAlau, aurten laugarrenez gauzatzen dena. Helburu nagusia Nafarroako herri eta eskualdeetako kultur dinamika indartzea eta aberastea du, ikusleen bizi kalitatea hobetuz. Horretarako, aurreko hiru edizioen bideari jarraiki, kalitate goreneko lau kultur ikuskizunek osatutako ibilbide koordinatu eta erakargarria eskainiko du Nafarroako hainbat zonaldetan. Eskualde bakoitzeko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartu eta hainbat ikus entzule mota zein adin talderi zuzendutako kultur eskaintza askotarikoa eta erakargarria antolatu du Topaguneak.

Horrelako proiektu bat aurrera eramateko antolakuntza sendoa bermatzea behar-beharrezkotzat jotzen dute antolatzaileek. Horretarako, ezinbestekoa ez ezik, egitasmoaren helburu nagusienetakoa ere bada, erakunde publiko zein pribatuekin eta gizarte mugimenduarekin elkarlanean aritzea.

 

 

 

batBIRAlau

 
         
  Euskarazko hedabide ez publikoen kanpaina  
 

Otsailean abiatu zuten kanpainari segida emanez, euskarazko hedabide ez publikoen ordezkariek agerraldia egin dute Donostian, otsailaren 15ean abiatu zuten alderdi eta instituzioekiko bilera errondaren balorazioa egin eta aurrera begirako pausuen berri emateko.

Inazio Arregi (GOIENA), Jasone Mendizabal (TOPAGUNEA), Joanmari Larrarte (BERRIA) eta Xabier Letona (ARGIA) azaldu dira hedabideen aurrean. Otsailaren 15etik hona alderdi politikoekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta EAEko hiru Foru Aldundiekin. Iparraldeko erakundeekin ere badira harremanak, baina horiek une hauetan garatzen ari dira. Hedabideen ordezkariek azaldu dutenez, harrera ona izan dute joan diren guztietan, eta hiru gai mahaigaineratu dituzte: sektorearen egoera erakunde publikoekin elkarlanean aztertzeko beharra, diru-laguntzak %25 handitzeko eskaria eta publizitate instituzionalaren %25 ere euskarazko hedabide ez publikoetara bideratzeko beharra.

 

 

mahaia

Arregi, Mendizabal, Larrarte eta Letona Donostiako
Koldo Mitxelena Kulturunean

 
         
MAIATZA “Irakurri, Gozatu eta Ospatu”, bosgarren deialdia MAIATZA
   

Egitasmoaren helburu nagusia irakurzaletasuna bultzatzea da, euskaraz irakurtzearen alde atsegina azpimarratu nahi izan dute: euskararen erabilera gozagarria sustatu nahi du Topaguneak, irakurtzeak eta oparitzeak dakarten gozamenaren bidez.

Baina, bide batez, oso garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi ditu Topaguneak ekimen honen bidez.

Alde batetik, Euskara Elkarteetako bazkide diren euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo bihurtzea; bestetik, era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea; eta azkenik, ekimen honek ekarpena egin nahi dio euskarazko liburugintzari.

 

irakurri

   
   

Liburuaren Egunean

‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ egitasmoa apirilaren 23an hasi zen, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Amaiera, berriz, uztailaren 23an izango du: izan ere, uda izaten da jendeak irakurtzeko denbora gehien duen tartea, eta ondorioz uda aurreko hilak oso egokiak iruditu zaizkigu liburu trukea sustatzeko.

Esan bezala, 12 herritan egongo da martxan kanpaina hau datozen hiru hilabeteotan, tokian tokiko Euskara Elkarteek sustatuta: Aramaion, Deban, Lazkaon, Ermuan, Basaurin, Santurtzin, Irurtzun eta Lizarran, besteak beste.

   
             
 
 
http://www.restaurantekasko.com