El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Photonobela Photo iritzia ph_salaketa Photo albistea Play Game Eskp Spoiler Fashion Tokia Mobilmania tattoo Sarea
 
       

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

       

EDIZIO INPRIMATUAK

       
       
   
home MAIL    
       
TOPAGUNEA
 
 
 
LAGUNTZAILEAK

KULTURA SAILAK (KULTURA SAILA HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA



 
 
 
 
 
ABENDUA Hispania ABENDUA
 
Los misterios de Laura



Antena 3 telebista-kateak joan den urteko urrian estreinatu zuen telesail hau. Saioan kontatzen den istorioa bukatzear dago, bakarrik azken kapituluak emititzea falta baita. Audientzia onak lortu arren, istorioak errealitatea du ardatz, eta ezin izango da gehiago luzatu; hori dela eta, azken hiru kapituluak urtarrilean emango dira. Dena dela abentura ez da hor bukatuko; Viriato hil ostean, Antena 3 prest dago spin-off bat ateratzeko, kasu honetan, Erroma ardatz izanik.

Amodioa eta guda

Telesaila drama historikoa da, eta gorroto edo amodiozko bilbeak daude kapitulu guztietan. Ardatza lusitaniarren eta erromatarren arteko liskarra da; lehenengo taldean Viriato (Roberto Enríquez) da buru, eta ahal duen guztia egingo du bere herria defendatzeko.
Aitzitik, telesailak kritikak ere jaso ditu, historiari zehatz-mehatz jarraitzen ez diolako, baina telebista fikzioa dela gogoratu behar dugu.

 

Balorazioa: 6

 
         
 
Gogoratzen al duzu...?
Rome

Se ha escrito un crimen

Ameriketako Estatu Batuetako HBO katean estreinatu zen superprodukzio hau, 2005ean, hain zuzen ere. Espainiar Estatura Cuatro katearen eskutik iritsi zen, eta grabatutako bi atalak arrakastatsuak izan ziren. Protagonista Kevin McKidd da, gaur egun ‘Grey’s Anatomy’ telesailean ikus dezakeguna.

Drama historikoa

Kasu honetan, ‘Rome’ saioa drama historikoa ere bada, baina, oraingoan, saioaren arduradunek Erromako errepublikaren eraldaketa erakutsiko digute, bai eta nola bihurtu zen Inperio ere; betiere, irudia eta gidoia zainduz.
Bestalde, sexuak garrantzi handia hartzen du istorioan.

Balorazioa: 7,5

 
         
AZAROA The Walking Dead AZAROA
 
Los misterios de Laura



Joan den urtean 'The Walking Dead' telesaila estreinatu zuten AEBetan; aurten, bigarren denboraldia hasi da jada, eta, kasu honetan, luzeagoa izango da. Askok diotenaren arabera, beldurrak eta odolak oraindik indar handiagoa hartuko dute beldurrezko telesail honetan.

Istorioa

Protagonistek ihes egiten dute, baina ez dakite nora ailegatu nahi duten; haien helburu bakarra bizirik mantentzea da, munduan zehar dauden hil bizidunek harrapa ez ditzaten. Dirudienez, birus baten hedapenaren ondorioz hil diren batzuek bizitza berreskuratzen dute, baina beste mota bateko bizitza, arimarik gabekoa eta gose etengabearekin, pertsona bizidunen gose, alegia.
Pertsonaia nagusien artean tirabirak ere sortzen dira; askotan, saioa gehiegi oinarritzen da arazo hauetan eta hil bizidunak bigarren mailan geratzen dira. Dena den, horri esker, ikusiko dugu nola bizirik dauden pertsonak hildakoak baino arriskutsuagoak izan daitezkeela.

Pertsonaiak

Hain zuzen ere, pertsonaia nagusien artean familia bat dugu, ama, aita eta semea, baina haiekin batera aitaren lankide eta lagun mina dago, aldi berean ama horren amorantea ere badena. Tentsioa ziurtatuta dago haien artean, armaz inguratuta eta ikararekin gorputzean, inor ez dago salbu.

 

Shane (Laguna) Carl (Semea) Lori (Ama) Rick (Aita)

 
         
URRIA GOENKALE URRIA
 

goenkale

Goenkale 1994. urtetik ETB1 kateak emititzen duen telesaila da. Hamazazpi urtez hainbat aktore pasatu dira saiotik, eta zenbaezinak diren istorioak eta tramak inguratu dute Goenkale.
Kapitulu bakoitzak ordubete inguru irauten du, eta horrek esan nahi du ordu ugari igaro dutela langile askok produkzio honetan lanean. Hain zuzen ere, joan den urteko apirilean telesailak 3.000. kapitulua ospatu zuen, eta, logikoa denez, hasierako aktoreek ez dute gaur egun telesailean jarraitzen.

Arraldeko istorioak

Arralden gertatzen dira Goenkale telesaileko gorabeherak, Euskal Herriko kostaldean kokatutako fikziozko herri arrantzale txiki batean. Batez ere Orion eta Tolosan grabatzen dira kanpoaldeko irudiak.
Arraldeko kale nagusia da Goenkale, eta, bertan, hainbat agerleku topa ditzakegu: Boga Boga taberna, Udaletxea, Ertzaintzaren komisaria, Sobia taberna, Muñagorri hotela...
Hasiera batean, saioak Lasa familiaren gorabeherak kontatzen zituen. Bi anaien arteko liskarrek familia osoa banatzen zuten. Ezinikusia areagotzen joan zen amaren heriotzaren ondoren eta horren testamentuaren irakurketarekin.

Pertsonaiak

Gaur egun ospetsuak diren aktore batzuk Goenkaletik pasatu dira, adibidez: Miren Ibarguren, Barbara Goenaga, Aitor Luna edo Joseba Apaolaza, besteak beste.
Hala ere, telesaileko jarraitzaileek beti gogoratuko dituzten pertsonaiak hurrengo hauek izango dira:

pertsonaiak

Kontxu Odriozola (Maria Luisa) - Iñaki Perurena (Imanol) - Ainhoa Aierbe (Leonor) - Iñigo Larrinaga (Koldo)

 
     
IRAILA Los misterios de Laura IRAILA
 
Los misterios de Laura

2009ko udan La1 kateak 'Los Misterios de Laura' telesaila estreinatu zuen. Hasiera ba­tean, jarraipenik izango ez zuela pentsatu zu­ten, baina arrakastatsua izan zela ikusi ondo­ren, bigarren atala grabatzeari ekin zio­ten, bi urte geroago iritsi arren. Aurten biga­rren zatia emititu da, eta kateak eza­gu­tzera eman du hirugarren atala egongo dela.

Ardatza: Laura Lebrel

Saioaren protagonista Laura Lebrel da; inspektoreak irtenbidea aurkitu behar die askotariko kasuei, baina Laurak beti era originalean konpontzen ditu korapiloak, eta, gehienetan, arrazoia duela erakusten du.
María Pujalterekin batera, ospetsuak diren beste aktore batzuek lan egiten dute telesail honetan, Fernando Guillén Cuervok eta Laura Pamplonak, besteak beste.

 

Balorazioa: 6

 
         
 
Gogoratzen al duzu...?
Murder, She Wrote (Se ha escrito un crimen)

Se ha escrito un crimen



Jessica Fletcher. Izenagatik guztiok ezagutzen dugu; oso gazteak izan arren, badakigu nor den Fletcher andereñoa eta zein zen haren ogibidea, eleberri-idazlea, eta, era berean, albokoen lagun­tzailea. Telesaileko protagonista edozein kasu konpontzeko prest zegoen.

Hamabi urte

Angela Lansbury aktoreak 264 kapitulu grabatu zituen 12 ataletan. 1984an lehenengo kapitulua emititu zen AEBetan, eta 1996an, aldiz, telesaila bukatu zen, nahiz eta gaur egun hainbat telebista katetan oraindik ikusgai dagoen, Estatuko FOX Crime katean, hain zuzen ere.

Balorazioa: 6,5

 
         
UZTAILA DEXTER UZTAILA
 
Dexter

Nork dio hiltzaile izatea erraza dela? Telesail honetako protagonista ez dator bat ideia horrekin; Dexter Morganek norbait hil nahi duen bakoitzean, hainbat protokolo eta urrats jarraitu behar ditu harrapatua ez izateko.
Dexterrek ez du haurtzaro lasaia izan, eta beraren amaren heriotzak markatu egin du. Hori dela eta, gure Michael C. Hallen pertsonaiak errudun diren pertsonak edo eraileak hiltzen ditu.

Seigarren denboraldia grabatzen

Showtime kateak AEBetan emititzen du 'Dexter' saio arrakastatsua. Aurten seigarren denboraldia estreinatuko dute, baina Estatuan aukera dugu oraindik bosgarrena ikusteko, ordaindu beharreko Fox katean, hain zuzen ere.

Dexter telesailaren protagonista izan arren, beraren inguruan interesgarriak diren beste pertsonaia batzuk daude, horien artean beraren arreba Debra, berearen emazte Julia edo beraren lankide eta arerioa dena, Quinn.

Dexter

Balorazioa: 8,5

 
         
 
Gogoratzen al duzu...?
ALA... DINA
Aroca

Padilla

Espainian emititutako telesail honek audientzia handia izan zuen lehenengo urtean, baina, pixkanaka, ikusle kopuruak behera egin zuen. Behin betiko porrota Paz Padillak, protagonistak, saioa utzi zuenean eman zen; beraren ordez Miriam Diaz Aroca aktoreak interpretatu zuen paper bera, baina jendeari ez zitzaion gustatu, audientzia nabarmen jaitsi baitzen.

Efektu bereziak

Saioaren arlorik kritikatuena efektu bereziak izan ziren; nahiz eta komediaren helburua barregura sortzea izan, efektuek ere irria eragiten zuten. Oro har, telesaila traketsa zen, eta gidoia kalitate txikikoa, txiste eta argumentu eskasekin.

aladina

Balorazioa: 2

 
         
EKAINA HOSPITAL CENTRAL EKAINA
 

Hospital central

 

Estatuan emititzen den telesailik zaharrena da; 2000. urtean estreinatu zuten, eta gaur egun oraindik kapitulu berriak grabatzen ari dira. Nahiz eta hasiera batean 19. atalean bukatu nahi izan, Telecinco kateko arduradunek beste atal bat ekoiztea erabaki dute, hogeigarrena, alegia.

Pertsonaiak

Hasiera bateko pertsonaiek ez dute ia zerikusirik une honetan telesailean jarraitzen duten aktoreekin; hainbeste urteren ondoren, askok ospitalea utzi dute, beste batzuk bueltatu egin dira eta gutxik jarraitu dute.
Bestalde, irregularrak izan ez diren aktoreak ere garrantzitsuak izan dira, hau da, kapitulu jakin batzuetan atera izan diren profesionalak, adibidez, Concha Velasco, Victoria Abril, Christian Gálvez edo David Bisbal.

Protagonistak

Vilches

Cruz

Javier eta Laura

Maca eta Esther

 

 

Balorazioa: 6

 

Cruz

Cruz

Vilches

Vilches

 
         
 
Gogoratzen al duzu...?
ER (Urgencias)

ER

Medikuen eta ospitaleen inguruko telesailek arrakasta handia izan ohi dute, baina lehenengoetarikoa 'ER' izeneko saioa izan zen, Estatu mailan 'Urgencias' izenarekin ezagutzen dugun telesaila.
Bertan egin zen ospetsu George Clooney aktorea, baina antzezleak programa utzi zuen bosgarren urtean, eta 'ER' telesailak hamabost urte iraun zuen pantailan, 1994tik 2009ra arte, hain zuzen ere.

Sariak

AEBetako saio honek hainbat sari irabazi ditu historian zehar; Amerikan ez ezik, mundu osoan ere sari ugari izan ditu. Emmy eta Golden Globes izan dira saririk errepikatuenak, eta, gehienetan, George Clooney edo Julianna Margulies aktoreek jaso izan zituzten.

Balorazioa: 7,5

 
         
MAIATZA The Big C MAIATZA
 
big C

Joan den urtean AEBetan estreinatutako telesailik arrakastatsuenen artean 'The Big C' dago, nahiz eta gure artean 'Con C Mayúscula' izenarekin iritsi den duela gutxi.

Istorioa gertukoa da; emakume baten bizitzan oinarritzen da, beraren egoera guztiz aldatu baita minbizia duela jakin duen unetik aurrera. Hala ere, Cathyk (protagonistak) ez du amore ematen, eta orain arte galdu dituen aukera guztiak berreskuratu nahi ditu, bizitza inoiz bezala gozatuz.

Beraren ingurukoei ez die ezer esan gaixotasunari buruz, eta horretan datza saioaren muina.
'The Big C' telesailak modu zorrotzean nahasten ditu umorea eta tragedia.

Bigarren mailako pertsonaiak:

Beraren semea eta senarra
Andrea (ikaslea)
Sean (neba)
Marlene (auzokoa)
Todd (doktorea)
Rebecca (laguna)

 

Balorazioa: 8

 
         
 
Gogoratzen al duzu...?
UPA (Un Paso Adelante)

ER

2002an Antena3 kateak apustua egin zuen 'Un Paso Adelante' izeneko telesailaren alde. Garai hartan, musikalak ez ziren gaur egun bezain ospetsuak eta jarraituak, eta, horregatik, saioaren originaltasuna arrakastaren giltza izan zela esan genezake.
Sei atalen ondoren, 2005ean, gazte talde honen musika eta istorioak itzali egin ziren.

UPA Dance

Telebistan ez ezik, musika arloan ere 'Un Paso Adelante' saioak ospe izugarria lortu zuen, pop taldea sortu baitzuten. Lehenengo diskoaren 900.000 ale saldu zituzten, baina hurrengoek ez zuten arrakasta errepikatu; gainera, azken lanean abeslariak aldatu egin ziren, Miguel Ángel Muñoz aktorea izan ezik, hori izan baitzen jarraitu zuen bakarra.

Balorazioa: 5