|
|
 |
|
|
| ABENDUA |
Google-ko bataila |
|
Zure kalea asmatu |
ABENDUA |
| |
 |
|
 |
|
| |
Google bilatzaile arrakastatsua egunero erabiltzen dugun zebitzua da, baina webgune honi esker jakin dezakegu zer den bilatzaile horretan gehien erabiltzen den hitza edo esaldia. Bi hitz kontrajarri eta garaile nor suertatzen den asmatu.
http://www.googlefight.com |
|
Interneten hainbat joko daude, batzuetan pertsonaia bat asmatu dezakegu eta berarekin bizimodu berezia burutu, beste batzuetan hiri berri bat sortu dezakegu; baina oraingoan kale berezi eta aparta sortzeko aukera daukagu webgune honi esker, nolakoa izango da zurea?
http://www.streetsigngenerator.com |
|
| |
|
|
|
|
| AZAROA |
Kexak pilatzen |
|
Aurpegien nahasketa |
AZAROA |
| |
 |
|
 |
|
| |
Akenaldi honetan gertatu zaizun zerbait salatu nahi baduzu edo enpresa baten jarrerarekin ados ez bazaude, webgune honetan zure kexa ezagutarazi dezakezu, kontsumitzaile edo erabiltzaile askok egiten duten bezala. Webgunean kexa guztiak pilatuko dira, eta komentatzeko aukera ere badago.
http://www.quejateconmigo.com |
|
Bi pertsonaia ospetsuen aurpegia edo irudia nahastu nahi baldin baduzu, web orrialde honetan egin dezakezu. Jennifer López eta Barack Obamaren arteko gurutzaketa edo bestelako pertsonaien nahasketa egin dezakezu programa dibertigarri honekin.
http://www.morphthing.com |
|
| |
|
|
|
|
| URRIA |
Latazko objektuak |
|
Marrazki fantasma |
URRIA |
| |
 |
|
 |
|
| |
Garagardo-potoak oso erabilgarriak dira, edan ondoren beraiekin objektu anitzak egin ditzakegu, ibilgailuak, trenak, intsektuak... Oso figura xelebre eta orijinalak sortu dituzte webgune honetako lagunek. Dena den, garagardo-potoak ez ezik, edozein freskagarriena ere erabili dute.
http://www.tesscar-aluminum-craft.com |
|
Webgune honen bidez ikus dezakegu nola marrazkilari batek lan zoragarria burutzen duen paint programa antzekoaren bitartez. Emaitza ezagutu nahi baduzu bere webgunera sartu behar izango zara, momentuz guk hautatutako irudiarekin konformatu behar zara.
http://fcmx.net/vec/v.php?i=003702 |
|
| |
|
|
|
|
| IRAILA |
Pasahitza segurua |
|
Txakur manaerraza |
IRAILA |
| |
 |
|
 |
|
| |
Zure pasahitza segurua da? Froga dezakezu webgune honetan, edozein pasahitza sartu ondoren, haiek esango dizute ea arriskutsua den erabiltzea edo ez. Gainera, jakinarazten dizute zenbat urratsetan edonork asma ditzakeen zure gakoa. Ziurtasun maila ziurtatzeko metodorik errazena da.
http://howsecureismypassword.net |
|
Hemen agertzen den animalia txikia txakurra da, eta esaten diozun guztia egiten du; hori bai, ulertzen duen hizkuntza bakarra ingelesa da, beraz, ez du ezertaz balio euskaraz aginduak ematea. Adibidez, 'jump' esanez gero, txakurrak salto egingo du, froga ezazu, harrigarria da.
http://www.idodogtricks.com |
|
| |
|
|
|
|
| UZTAILA |
Efektuak argazkiarekin |
|
Izenak eta maitasuna |
UZTAILA |
| |
 |
|
Izenaren arabera zure bikotekidearekin etorkizuna argia izan daiteke, baina badaude beste izen batzuk erabat bateraezina direnak. Zure izenaren eta gustatzen zaizun neska edo mutilarenaren arteko bateragarritasuna ezagutu nahi baduzu web orrialde honetan egin dezakezu.
http://amor.euroresidentes.es |
|
| |
Argazki arrunta berezia bihurtu nahi baduzu webgune honetan aukerarik hoberena duzu. Efektu kopuru harrigarria aurkituko duzu, guztiak dibertigarriak eta originalak. Gainera, haietariko askok zure argazkiaren edertasuna eta berezitasuna nabarmenduko dute.
http://www.datanoia.com |
|
|
|
| |
|
|
|
|
| EKAINA |
Norbaitekin oheratzeko... |
|
Argazkien karikaturak |
EKAINA |
| |

Bai, hori da, webgune honetan norabitekin oheratzeko leku aproposatzak gomendatzen dira, eta aholku horiek zerbitzuko erabiltzaileek ematen dituzte. Zu ere izan zaitezke aholkularia, ea non egin duzu adierazi orrialdeko mapan eta zure esperientzia kontatu. Edo besteek eskainitako gomendioak irakurri eta jarraitu.
http://dondelohaces.com |
|

Web honetan zure argazkiak, edo ezagun batena, igo ditzakezu eta programa baten bitartez karikatura itxura lor dezakezu. Honen bidez zure aurpegiaren ezaugarririk nabarmenenak azpimarratuko dira, eta lagunekin edo familiarekin batera orduak pasa ditzakezu algara eta barreen artean.
http://www.magixl.com |
|
| |
|
|
|
|
| MAIATZA |
Munduko ospetsuena |
|
Soinu harrigarriak |
MAIATZA |
| |

Programa batek, jolasa izango balitz bezala, munduko pertsonaiarik ospetsuena nor den asmatzea proposatzen du. Mekanika oso erraza da, galdera baten bidez botoa eman behar diozu pertsonaia bati (bi aukera daude bakoitzean), famatuena nor den asmatuz gero jokoan jarraituko duzu, entzutetsuena nor den igarri arte.
http://www.los-mas-famosos.com |
|

Direktorio honek soinu eta irudi anitzak ezagutzeko aukera ematen du. Alde batetik, edozein paisaia edo artelan ikus dezakegu, baina interesgarriena eta originalena soinuen atalean aurki dezakegu. Kasu honetan, animalia hotsa desberdinak entzun ditzakegu, gomendagarriena balearena da, besteak beste.
http://www.aprendelo.com/rec/banco-imagenes-sonidos.html |
|
| |
|
|
|
|
| |
|
|
| |
|
|
|
|
|
|