El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.
EDIZIO INPRIMATUAK
LAGUNTZAILEAK
KULTURA SAILAK (KULTURA SAILA HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
ABENDUA
2012rako gehien espero izan diren bideo-jokoak
ABENDUA
Asura's Wrath (Xbox 360)
Akzioa oinarri duen beste bideo-joko bat. Nahiz eta adibide gisa Xbox 360 bideo-kontsola hartu, PlayStation 3 euskarrian ere posible da Asura’s Wrath-ekin jokatzea. CyberConnect2 estudioetan egindako jokoa da.
Kasu honetan, protagonistaren helburua etsaiak akabatzea da; horretarako, beste izaki edo monstruo baten itxura hartzeko aukera izango du, botere handiagoa izateko eta arerioak errazago txikitu ahal izateko.
2012ko otsailean izango duzue salgai zuen hiriko denda espezializatuetan.
Heroes of Ruin (Nintendo 3DS)
2012. urtean Heroes of Ruin izango da salgai dendetan, baina, oraingoz, Square Enix etxeak ez du data finkorik argitaratu. Aitzitik, bideo-joko berria produzitzen duen enpresak argazki batzuk ezagutzera eman ditu, eta, horietan, jokoaren pista batzuk ikus ditzakegu.
Abentura honen protagonistak lau pertsonaia dira. Laurak heroiak dira, eta beraien indarra bateratuko dute edozein areriori aurre egiteko. Enpresa banatzailea Koch Media España da, eta StreetPass-erako euskarria ere izango du.
Prey 2 (PlayStation 3)
Human Head Studios-ek bideo-joko honen lehenengo atala kaleratu zuen, eta, orain, talde berak istorioaren bigarren edizioa egin du. Kasu honetan, PlayStation 3an ez ezik, Xbox 360 edo ordenagailuan jokatzeko aukera ere izango duzue, baina datorren urtera arte ez da dendetan izango, 2012ko lehenengo erdialdean aterako dela baitiote zurrumurruek.
Lehenengo atalaren aldean desberdintasun ugari izango ditu; horien artean, jokatzeko era desberdina izango da, eta berrikuntza batzuk ere gehitu zaio jokoari, modernoagoa eta ikusgarriagoa izan dadin.
AZAROA
Gabonetan oparitzeko bideo-jokoak
AZAROA
Awesomenauts (Xbox 360)
Bideo-joko honetan, galaxiako mertzenariorik fantastikoenak ikusi ditzakegu, izan ere, borrokan arituko dira boterea lortu arte. Awesomenauts-en aurkituko ditugun izakien artean hauek azaltzen dira: jetpack delakoa daramaten tximino errusiarrak, errobot erraldoiak eta bestelako alien boteretsuak. Bataila bidimientsionala da, eta kontsolen arteko liskar bihur daiteke.
Bideo-jokoa aproposa da Gabon hauetan oparitzeko, baina gogorarazten dizuegu Xbox 360 bideo-kontsolarako ez ezik, PlayStation 3 euskarrirako ere balio duela.
Mario Kart 7 (3DS)
Abenduan salgai aterako den beste bideo-jokoa Mario Bros saga famatuaren hurrengo bideo-jokoa izango da,
kasu honetan autoen gainekoa, eta zazpigarren atala, alegia.
Nintendoko bideo-kontsola berriak 3D formatuan egokitu du Mario Kart jokoaren zazpigarren atala. Bertan,
Marioren edozein lagun aukera dezakezu berarekin lasterketan parte hartzeko; horien artean, haren anaia Luigi,
Koopa arerioa edo Daisy printzesa hautatu ditzakezu, besteak beste.
Mario Kart honetan, lasterketa ez da soilik lurrean izango, uretan murgilduta ere auto lasterketak jarraitu egingo baitu.
Star Wars: The Old Republic (PC)
Azken urteetan estreinatu den bideo-jokorik arrakastatsuenetarikoa da, online jokatzeko aukera ematen du
eta multijokatzaile aukera ere badauka. KOTOR 2 bertsioaren garaia atzean geratu da joko honetan,
300 urte aurreratuko baikara.
Star Warseko filmetan gertatzen den bezala, jokoan ere akzioa eta fikzioa etengabe presente daude.
Dakigunez, 'Star Wars: The Old Republic' saga ospetsuaren atal berria da, eta Bioware enpresak garatutako
proiektua da, EA konpainiaren laguntzarekin, batez ere banaketa eta zabalkunde prozesuetan.
URRIA
Gaur egungo bideo-jokorik baloratuenak
URRIA
Catherine (PlayStation3)
Bideo-joko polemikoa eta arrakastatsua. Aurten dendetan atera berri den 'Catherine' izeneko jokoak helduei bideratutako edukiak ditu. Erotismoa eta fantasia dira protagonistak Asian sortutako kontakizun honetan; baina gauzak ez dira izango errazak, edertasuna ere amesgaizto bihur baitaiteke.
Alde batetik, Katherine protagonistaren bikotekidea da, baina egun batean Catherine ezagutzen du (kasu honetan, C-rekin idatzita) eta haren ametsetan sartuko da; hemendik aurrera protagonistari lagundu beharko diogu fantasia horiek kontrolatzeko, edo berarekin nahi duguna egiteko.
Dead Island (Xbox 360)
Jokoan agertzen diren protagonistak oporretan daude, oso lasai eta turismoa dastatzen, baina guztia ez da izango hain polita; haiek dauden irla guztiz aldatuko da, eta zombie deritzenez beteko da. Hasiera batean ametsa zirudiena amesgaizto bihurtuko da. Pertsonaia maltzur hauek irlako biztanle eta turista ugari jan edo hilko dituzte,
baina zu adi ibili beharko zara; bizirik mantentzeko, zombiak hil beharko dituzu, beldurrik gabe.
Jokoaren inguruko kritikak positiboak dira, grafikoek errealismoa ematen diote istorioari,
eta odolak beldurraren eta nazkaren arteko nahastea iradokitzen du.
IRAILA
Udazkenean etorriko diren bideo-jokoak
IRAILA
The Cursed Crusade (Xbox 360)
Fantasia eta magia gustuko badituzu, joko honetan murgil zaitezke. Apustu berri honek bi jokalariren artean jokatzeko aukera ematen du, eta PS3 bideo-kontsolarako bertsioa ere abian jarriko da.
XII. mendean abentura paregabeak bizi izango ditugu gure pertsonaiekin; gainera, ez da beharrezkoa online jokatzea, beste edonorekin zure etxean jolastu ahal izango baituzu, Internet erabili gabe.
The Cursed Crusade irailaren 15etik aurrera erosi ahal izango duzu edozein saltokitan. Prezioa 60 euro ingurukoa izango da; beraz, itsulapikoa apurtu, udan aurreztu duzun dirua gastatzeko unea iritsi baita!
Cabela's Dangerous Hunts 2012 (Wii)
Wii bideo-kontsolan ez ezik, Xbox 360 eta PlayStation3 euskarrietan joko honekin jokatzeko aukera izango duzu, baina bakarrik irailaren 27tik aurrera, Cabela's Dangerous Hunts 2012 egun horretan jarriko baita salgai.
Kasu honetan, era anitzeko jokalari gisa jokatu ahal izango duzu, betiere, ehiza ardatza izanik. Animalia ugari aurkituko dituzu abenturan zehar: hartzak, lehoinabarrak, panterak... Lehenengo pertsonan ikusiko dituzu, eta kontu handiz hurbildu beharko zara beraiengana. Activision etxea arduratuko da banaketaz,
eta Cabela's-en atal berri hau zure herriko dendara lehenbailehen eramaten saiatuko dira.
Ico and Shadow of the Colossus Collection (PlayStation3)
'Ico and Shadow of the Colossus Collection' bideo-jokoa irailaren amaieran kaleratuko da, eta, momentuz, soilik PlayStation 3 kontsolarako bertsioa plazaratuko dute.
HD formatuan ateratzeaz gain, 3D eran jokatzeko aukera ere izango duzu. Puri-purian dagoen formatu berri hau bideo-jokoetara iristen ari da pixkanaka, eta Sonyren produktu hau lehenengoetarikoa izango da.
Nahiz eta ICO markaren esanahia 'publiko murritza' izan (autore jokoa), Shadow eta Colossusen sagarekin arrakasta handia izan dute.
UZTAILA
Nintendoko bideo-jokoak, udan jokatzeko
UZTAILA
The Legend of Zelda: Ocarina of Time 3D (3DS)
Nintendo 64 bideo-kontsolarako bere garaian salgai atera zen jokoaren bertsio berria da, oraingoan 3D aukerarekin. Ocarina of Time lehenengo bertsioa izan zen, baina gaur egun Zeldaren legendaren barruan aurki dezakegu Ocarinaren istorioa.
Sagaren 25. urteurrena dela eta, Nintendok joko berritua sortu du, eta berrikuntzak nabariak izan direla esan genezake, 3D sistema oinarrizkoena izanik. 'The Legend of Zelda'-ren atal berria udan aterako da, egun euritsuren bat egotekotan alternatiba paregabea izan dezagun.
Solatorobo: Red the Hunter (Nintendo DS)
Rol joko honen oinarria fantasia da, kolorez betetako istorioa, pertsonaia interesgarri eta arraroekin; horiek guztiak Sheperd Republic-eko irla flotatzaileetan bizi dira. Kasu honetan, protagonista Red Savarin da, txakur berezia, antropomorfikoa baita, hau da, gizaki bihurtzeko aukera duena eta errobot handiekin borroka egiteko prest dagoena, baina haiek oztopatzeko lana jokalariak egin behar du.
Helburua irlak defendatzea da, izan ere, lurralde hauen inguruan hainbat arerio egongo dira guda pizteko prest eta protagonistari lana bikoizteko xedearekin.
The Legend of Zelda: Ocarina of Time 3D (3DS)
Nintendo 64 bideo-kontsolarako bere garaian salgai atera zen jokoaren bertsio berria da, oraingoan 3D aukerarekin. Ocarina of Time lehenengo bertsioa izan zen, baina gaur egun Zeldaren legendaren barruan aurki dezakegu Ocarinaren istorioa.
Sagaren 25. urteurrena dela eta, Nintendok joko berritua sortu du, eta berrikuntzak nabariak izan direla esan genezake, 3D sistema oinarrizkoena izanik. 'The Legend of Zelda'-ren atal berria udan aterako da, egun euritsuren bat egotekotan alternatiba paregabea izan dezagun.
EKAINA
Bideo-jokorik berrienak
EKAINA
Dungeon Siege III (PS3)
Ordenagailuan edota Xbox 360 kontsolan jolasteko aukera duzu. Hirugarren atal honetan, Dungeon Siege inoiz baino indartsuago aurkezten da, efektu berriekin eta istorio harrigarriekin. Kasu honetan, Ehben Erreinua da protagonista, eta lurraldea zaintzeko eta ez desagertzeko, hamaika gauza egin behar dira bideo-jokoan.
Ekainaren 17an jarriko da salgai, eta Koch Media taldea izango da banatzaile ofiziala, beste behin. Beraz, akzioa gustuko izatekotan, Dungeon Siegeren hirugarren atala eros ezazu.
Williams Pinball Classics (Wii)
Joko sinple baina dibertigarria nahiago izanez gero, hona hemen Williams Pinball Classics, betiko tabernetan dauden makinen modukoa, baina bideo-kontsoletan jokatzeko. Wii kontsolan ez ezik, PSP, PlayStation3 eta Xbox 360 gailuetan jolasteko aukera ere badago.
Aurrekoan bezala, ekainaren 17an jarriko da salgai. Egun horretatik aurrera ezagutuko dituzu jokoaren ezaugarriak, eta bere soinuak, koloreak, bizkortasuna eta oztopoak egiaztatuko dituzu. Tabernako makinan egongo bazina bezala, baina zure etxeko sofan eroso eserita.
Cars 2 (Nintendo DS)
Disney etxeak film berria estreinatuko du laster, Cars istorioaren bigarren atala, hain zuzen ere. Beraz, aurrekoetan gertatu den bezala, ekoizleak filmaren bideo-kontsoletarako bertsioa prestatu du, ia plataforma guztietarako, baina ez dugu dendetan ikusiko ekainaren 24ra arte.
Filmean bezala, bideo-jokoan pertsonaia berriak aterako dira, eta lasterketetako ingurua edo paisaia ere desberdinak izango dira. Dena dela, lasterketak ez ezik, jokalariek beste mota bateko abenturak eta probak ere izango dituzte, betiere, Cars filmeko protagonistak abiapuntu izanik.