El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.
EDIZIO INPRIMATUAK
LAGUNTZAILEAK
KULTURA SAILAK (KULTURA SAILA HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
IRAILA
Arratsaldeetako telebista: kaltegarria?
IRAILA
Azken urteetan hainbat kexa entzun ditugu telebistaren inguruan, batez ere Estatuko telebista-kateek emititzen duten programazioari dagokionez, eta zehazki, arratsaldeetakoari dagokionez. Ordutegi horretan, umeak etxean egon ohi dira, eta edozein kate jarrita, gehien ikusiko dutena telenobelak edo programa arrosak izango dira, kontuan izanik erabiltzen diren hizkerak eta jarrerak ezatseginak izaten direla. Zerbait egin beharko dugu, baina noren esku dago?
UZTAILA
Nork dio 'low cost'?
UZTAILA
Zuetariko asko oporretara joateko prest egongo zarete, baina beste batzuk, agian, jada itzuli egin zarete; hain zuzen ere, hegazkina gero eta gehiago erabiltzen da bidaiatzeko orduan. Hori dela eta, 'low cost' izeneko enpresek ez dute beraien izenak dioena betetzen, eta, sarritan, konpainia arrunten hegaldiak baino garestiagoak izaten dira; hori bai, zerbitzuak kaskarragoa izaten jarraitzen du.
EKAINA
Hondartza zain ezazu!
EKAINA
Uda gerturatzen ari da, eta, zorionez, hondartzara joateko garaia ere hein berean hurbiltzen ari da. Hondartzak eskaintzen duen giro lasaia, osasuntsua eta polita mantentzeko, ingurunea zaindu behar dugu. Udan, jende asko hondartzara joaten da eguna pasatzera, eta batzuek ez dute natura errespetatzen, zaborra edo zigarroak harean uzten dituzte eta. Beraz, bil gaitezen eta zikinkeria horiek sala ditzagun!
MAIATZA
Bateria iragankorrak
MAIATZA
Teknologia berriak aurrerapen eta abantailaz beteta daudela esan genezake, baina tresna edo gailu askoren fabrikatzaileek onura horiek oztopo bihurtzen dituzte. Adibidez, telefono mugikorren bateriei dagokienez, sakelakoak ekoizten dituzten enpresek edo etxeek baterien iraupena laburra izatea erabakitzen dute. Horrela, bai bateriaren bizitza baita telefonoarena ere berehala agortu edo matxuratuko dira, berria erostera bultzatuz.
APIRILA
Klimaren aldaketa etengabea
APIRILA
Azken hamarkadan aldaketa nabarmenak egon dira gure inguruan, baina eragin handienetarikoa izan duena klimaren gorabehera izan da. Egun batetik bestera, graduak era harrigarrian alda daitezke, eta horrek ondorio txarrak ditu gizakion eta animalien osasunean. Horrez gain, nekazarientzat gogorra da aldaketa klimatiko honi aurre egitea, eta, era berean, hiritarron alergiak ere areagotu egiten dira egoera honen ondorioz.
MARTXOA
Gazteriaren langabeziak gora egin du
MARTXOA
Krisialdiak gogor jo du euskal gizartea, baina, bereiziki, emaitzak eta ondorioak gazteentzat ari dira izaten latzak. Ikasketak burutu ondoren, gazte gehienek ez dute aukerarik aurkitzen beraien bizitza profesionalari hasiera emateko. Askok ez dute lanik lortzen, eta beste batzuek ikasitakoarekin zerikusirik ez duen lanposturen batean bukatzen dute, deserosotasuna eta negatibotasuna areagotuz.
Horrela jarraituz gero, belaunaldi interesgarri bat galtzeko zorian egon gaitezke.
OTSAILA
Lan egin bizitzeko edo bizi lan egiteko?
OTSAILA
Galdera hori ez da ematen duen bezain sinplea. Bizi garen gizartean, globalizazioaren menpe dagoen gizarte honetan, ia ez dago aukerarik bizitzaz gozatzeko; denbora dugunean dirua falta zaigu, eta alderantziz.
Gainera, pentsioen erreformarekin, urte gehiago lan egin beharko dugu; noiz gozatuko dugu bizitzaz behar bezala? Noiz egingo ditugu benetan gustatzen zaizkigun gauzak eta ametsak? Zaila da hori jakitea eta gizarte eredu honetatik ateratzea.
URTARRILA
Obrak eta beste buruhauste batzuk
URTARRILA
Hiri edo hiriburu batean bizi bazara, arazo bera izango duzu egunero: obrak. Edozein kaletan obrak ikustea ez da arraroa izango; gainera, sarritan, kotxeak eta autobusak auto-ilara handietan sartzen dira, eta hiritarrek minutu edo ordu ugari igarotzen dituzte ibilgailu barruan.
Obra bat bukatzen denean beste bat hasten da: Donostiako metroa edo Bilboko trenbidearen luzapena adibide argiak dira; beti nahi dugu gehiago; benetan merezi du?