El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Photonobela Photo Salaketa Photo Albistea Play Game Eskp Spoiler Fashion Tokia Mobilmania tattoo Sarea
 
       

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

       

EDIZIO INPRIMATUAK

       
       
   
home MAIL    
       
TOPAGUNEA
 
 
 
LAGUNTZAILEAK

KULTURA SAILAK (KULTURA SAILA HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA



 
 
 
 
 
ABENDUA

Piercing edo tatuajeren bat daramazu?

ABENDUA
 

Idoia

ANDER

Piercing bat titipuntan egin nahi dut, eta tatuajeak ere gustuko ditut, baina ez daukat

Lide

ANE

Bai, badaukat, eta gehiago izatea gustatuko litzaidake, baina gurasoak ez daude ados

Alba

ARGIÑE

Biak daramat, eta ziurrenik errepikatu dudala

 
 

Idoia

ASIER

Ez, baina bi egitea gustatuko litzaidake, belarri azpian eta bularrean


Lide

BORJA

Momentuz ez, baina noizbait tatuajea egingo dut

Alba

CAYETANA

Ez, itxura oso garrantzitsua da lan bila zaudenean eta tatuaje edo piercing-ek ez dute laguntzen

 
 

Idoia

IÑIGO

Ez dut piercing-ik ezta tatuajerik ere


Lide

MALEN

Bai, piercing eta tatuajeak baditut,
baina gehiago nahi dut

 
 

Idoia

MARIA

Ez, betirako marrazki bat azalean izatearen
ideia ez zait batere gustatzen


Lide

MARTIN

Ez zaizkit gustatzen, gustu txarrekoak baitira

 
     
AZAROA

Parranda edo festa egiten duzunean, zer edan ohi duzu?

AZAROA
 

Idoia

JON

Tabernetan, vodka edaten dut asteburuetan, baina, kalean, litroak egitea da ohikoena


Lide

JUNE

Lokaletan kontsumitzea garestia da, baina, normalean, kubatak edo txupitoak edaten ditut

Alba

NEREA

Ia asteburu guztietan, litroak egiten ditugu geure kasa

 

 
 

Idoia

IÑIGO

Adibidez, tabernetan inoiz ez dut kontsumitzen, kanpoan nire litroak edaten baititut


Lide

IKER

Ron edo whiskya edaten dut parranda egiten dudan bakoitzean

Alba

UXUE

Vodka Red Bullekin da gehien gustatzen zaidan nahasketa

 

 
 

Idoia

MIKEL

Asteburuetan, tabernetan sartu aurretik
kalean edaten dut, eta, gero,
ron kubatak edaten ditut


Lide

ARITZ

Litroak nik neuk prestatzen ditut;
diskoteketan saltzen dutena garestia
eta kalitatea txarrekoa da

 
 

Lide

MARIA

Vodka beltza edaten dut festa egiten dudanean

Alba

JAVIER

Planaren arabera, garagardoa edo kubatak
edaten ditut, vodka edo ronarekin

 

 
     
URRIA

Ale honetan argazki inkesta berezia eta zabalagoa egin dugu. Ikastera joatea (unibertsitatean zein institutuan) ez da beti zertan aspergarria izan; horregatik, beste ikuspuntu batetik begiratuta, hil honetako parte-hartzaileei galdetu diegu ea beraien ikasketa zentroan ligatzen duten.

Hauek izan dira erantzunik erakargarrienak:

URRIA
 

Idoia

SARA

Bai, nire kasuan, gainera, asko ligatzen dut, eta bikotekidea institutuan ezagutu nuen.

Lide

JON

Inguruan ikusten dudanagatik asko ligatzen da, baina ni ez naiz atzean geratzen ere.

Alba

NATHALIE

Beti dago norbait nesketan edo mutiletan egiteko prest, normala da, egunerokoa.

 

 
 

Idoia

LAURA

Batzuek asko ligatzen dela diote, baina ez nago ados, ahoberoak dira.

Lide

ENERITZ

Bai, batez ere institutuan jendea gehiago erlazionatzen da eta bikoteak sortzen dira.

Alba

JOSHUA

Zentzu horretan, hemen jendea oso ausarta da eta beti daude ligatzeko prest.

 
 

Idoia

IÑIGO

Ez. Behintzat, barruan ez da ligatzen. Nire ustez, eskolatik irteterakoan gehiago egiten da.

Lide

GARBIÑE

Ez da ligatzen ikasketa zentroan, aferak sortzen dira, baina gehiagorik ez.

Alba

PATRICIA

Bai, asko gainera. Bikoteak etengabe sortzen dira, edonon.

 
 

Idoia

LARA

Hainbeste ordu elkarrekin igaro ondoren, normala da maitasun kontu horiek gertatzea.

Miguel

MIGUEL

Institutuan baino, kalera irteterakoan gehiago ligatzen dugula esango nuke.

Uxue

UXUE

Bai, nire ikasgelan asko, baina ziur unibertsitatean oraindik gehiago ligatzen dela.

 
     
IRAILA Pozik al zaude zure telefono konpainiarekin? IRAILA
 

Idoia

IDOIA

Bai, ez dut arazorik izan orain arte

Lide

LIDE

Oso gaizki, hamaika arazo sortzen dizkidate, baina guztiek
berdin jokatzen dute

Alba

ALBA

Ez, niri ez dagozkidan fakturak iristen zaizkit hilero

 
         
UZTAILA Zer da udan gutxien gustuko duzuna? UZTAILA
 

Idoia

IDOIA

Lan egiteko aukera
gutxiago dagoela

 

Leire eta Regina

LEIRE eta REGINA

Etxean geratzea eta azterketak egin behar izatea

 
         
EKAINA Hiri askotan egiten ari diren kanpaldiak eraginkorrak izango dira?...eta hoteleko logela EKAINA
 

BORJA

BORJA

Uste dut beharrezkoak direla, baina zehatzagoak izan beharko lirateke.

 

IRAITZ

IRAITZ

Ez dakit eragina izango duten,
baina ados nago metodo honekin.

 
         
MAIATZA Kulturaren truke ordaintzeari ondo deritzozu? MAIATZA
 

Itxaso

ITXASO

Esaterako, zinemaren sarrera garestiegia dela iruditzen zait; horregatik, gutxitan joaten naiz

 

Judith

JUDITH

Kulturaren truke ordaintzearekin ados nago, baina prezio baxuagoak ipini behar dira

 
         
APIRILA Langabeziak eragin zuzena du gazteengan? APIRILA
 

Borja

BORJA

Bai, baina ikastea ez da nahikoa, prestakuntza eta esperientzia
ere garrantzitsuak dira

Sofia

SOFIA

Nik, behintzat, ez dut eraginik
nabaritu, baina etorkizuna
beltza dela esango nuke.

Jesus

JESUS

Ez dut eraginik jasan;
orain arte ezin izan ditut
tartekatu ikasketak eta lana

 
         
  MARTXOA Tabakoaren aurkako legearen ondorioak nabaritzen dira? MARTXOA  
   

Nerea

NEREA

Bai, eta ondo iruditzen zait.
Legearekin bat egiten dut.

Sofia

SHEILA

Bai, baina ez nago ados legearekin.
Egun euritsuetan kalean
erretzea gogorra da.

Jesus

SANDRA

Nabaritzen da, eta horren
kontra nago, gehiegizkoa baita.

 

   
             
  OTSAILA San Valentin eguna modu berezian ospatzen duzu? OTSAILA  
   

Miriam

MIRIAM

Ezta pentsatu ere.
Kontsumismo hutsa da.

 

 

Idoia eta Lucia

IDOIA eta LUCIA

Ez zaigu batere gustatzen, lelokeria iruditzen baitzaigu.

 

   
             
  URTARRILA Uste duzu 2011n krisia gaindituko dugunik? URTARRILA  
   

Urtzi

URTZI

Ez dut uste; dena den, gazteongan ez du eragin zuzenik.

Txema

TXEMA

Ez. Neurri berriak
ez dira nahikoa izango.

Elena

ELENA

Zailtasun handiak daude,
epe laburrean ez dut uste
gaindituko dugunik.