|
|
 |
|
|
| IRAILA |
Donostia Zinemaldiaren 59. edizioa irailean |
IRAILA |
| |
 |
Zinemaldiaren aurtengo edizioko epaimahaikideen artean aurpegi oso ospetsuak izango dira, Alex de la Iglesia edo Guillermo Arriaga, besteak beste. Irekiera ekitaldia hilaren 16an izango da, eta iraileko 24ra arte iraungo du Gipuzkoako hiriburuan.
Datu esanguratsu gisa, esan dezakegu Glenn Close aktoreak aurtengo Donostia Saria jasoko du. Zinemaldiak zinearen izar handi bati omenaldi egiten dio bere jardunbidea goraipatzeko, 1986an sortutako Donostia Sariaren bidez. |
|
|
| |
|
|
|
|
| UZTAILA |
Bateria kargatu eguzki-energiaren bidez |
UZTAILA |
| |
Voltaic System etxeak eguzki-energia erabiliz bateria kargatzea ahalbidetzen duen zorroa kaleratu du. Sorkuntza berri horri esker, 'tablet' gailuen erabiltzaileek edonora eraman ahal izango dute, eta bateria nahi dutenean kargatu.
Voltaic Sparl Tablet Case deritzon zorro hori erabilita, hamar ordutan iPad bat kargatu ahal izangoa eguzki-energiaz. Argindarra gorde ere egin dezake, eguzkia ezkutatuz gero.
Zorroak 210 euroko prezioa du merkatuan eta bateriak, berriz, 69 euro balio du. |

|
|
|
| |
|
|
|
|
| EKAINA |
Udako jaialdiak heltzear dira |
EKAINA |
| |

|
Ekainean eta uztailean musika ardatz duten hainbat jaialdi ospatzen dira, eta Euskadin ezagunenak dira Azkena Rock Festival eta Bilbao BBK Live. Lehenengoa, hilaren 23, 24 eta 25ean antolatuko da Gasteizen, eta bertan Ozzy Osbourne, The Cult eta Bizardunak izango dira, besteak beste. Bilbon, aldiz, uztailaren 7, 8 eta 9an Coldplay, Amy Whinehouse eta The Black Crowes egongo dira, beste artista batzuen artean. |
|
|
| |
|
|
|
|
| MAIATZA |
Tximuak zineman, abuztutik aurrera |
MAIATZA |
| |
'Rise of the Planet of the Apes' Weta Digital enpresak grabatu eta ekoitzi duen film berria da. Hasiera batean, istorioaren protagonista Will doktorea da, Alzheimerraren aurkako irtenbidearen bila lanean dabilena; horretarako, tximu baten laguntza izango du. Txinpantzeak hitz egiteko ahalmena dauka, eta gizadiarentzat mehatxu bihurtuko da. Abuztuaren 5ean estreinatuko da Euskadiko zinemetan. |

|
|
|
| |
|
|
|
|
| APIRILA |
"Scream" filmaren laugarren atala prest dago |
APIRILA |
| |

|
Maiatzean estreinatuko da 'Scream' sagaren laugarren atala. AEBetan apirilean estreinatu arren, Euskadin hilabete bat gehiago itxaron beharko dugu ikusteko. Neve Campbell, Courtney Cox eta David Arquette izango dira protagonistak beste behin, azken filmetik 11 urte igaro ondoren. Beraiekin batera, aktore gazte ugari ere agertuko dira.
|
|
|
| |
|
|
|
|
| |
MARTXOA |
Facebookek bikoterik gabe gelditzen diren lagunen berri emango du |
MARTXOA |
|
| |
|
“Breakup Notifier” aplikazioa Facebooken zerbitzu berria da; honi esker, gustuko duten pertsona bikoterik gabe geratu dela jakin ahal izango dute sare sozial honetako erabiltzaileek. Horretarako, pertsona horrek bere “egoera sentimentala” aldatu beharko du.
Beraz,aukeratutako pertsona horiek bere egoera sentimentala aldatu eta ezkongaiak direla jartzen duten unean, erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasoko du. |

|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
OTSAILA |
'Razzie' sarietako izendatuak: Hollywoodeko penagarriena |
OTSAILA |
|
| |
|

|
Oscar sariak baino egun bat lehenago banatuko dira 'Razzie 2011' golardoak. Aurtengo izendatuen artean aurki ditzakegu izen ezagun batzuk, esaterako: Miley Cyrus kantaria edo 'Eclipse'filma, 'Crepúsculo'sagaren hirugarren emanaldia.
Horrez gain, zoritxarreko izendapena jaso dute zinema munduaren izar batzuk: Megan Fox, Jennifer Anniston, Asthon Kutcher edo Sexo en Nueva York 2 filmaren aktoreen zerrenda osoak, besteak beste. |
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
URTARRILA |
Gamerland, Barakaldoko bideo-jokoen azoka, itzuliko da |
URTARRILA |
|
| |
|
Barakaldok Gamerland Nazioarteko Bideo-jokoen Azokaren edizio berri bat hartuko du azaroaren 10etik 13ra bitartean.
Ohar baten bidez antolatzaileek jakinarazi dutenez, 10.000 lagun inguru bildu zituen iaz azoka honek. Microsoft, Sony eta Nintendo enpresek beraien nobedadeak aurkeztu zituzten bertan.
Oraindik ez dituzte bigarren edizioak izango dituen berrikuntzak aurkeztu, baina, iaz bezala, hitzaldiek leku garrantzitsua beteko dute Gamerlanden.
|

|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|