|
|
 |
|
|
| ABENDUA |
Urteko tonorik deskargatuenak |
ABENDUA |
| |
2012. urtea bukatzear dago, baina ekitaldi honetan zehar hainbat kantu edo doinu berri ezagutu ditugu; arrakastatsuenen laburpena izateko, Gazteon KZren atal honetan telefono mugikorretarako gehien deskargatu diren politonoen zerrenda gauzatu dugu.
Dena den, gogora ezazu, kontu hauekin arreta handiarekin ibili behar zarela eta webgune batzuk esaten dutena baino gehiago kobratzen gaituztela tono hauen truke. |
|
| |
 |
|
| |
|
|
| AZAROA |
2012an datozen sakelako berriak |
AZAROA |
| |
Azaroan gaude eta datorren urtean telefono mugikorren dendetan aurkituko ditugun produktu berriak aurkezten hasi dira. Konpainia telefonikoak ale honetan agertuko diren sakelakoak saltzen saiatuko dira; lehenengo hilabeteetan beraien prezioa altua izan daiteke, baina promozioak direla medio, eskaintza ona harrapa dezakezu 2012ko lehenengo hiletan. |
|
| |
 |
|
| |
|
|
| URRIA |
iPhone4 sakelekorako zorroak |
URRIA |
| |
Apple etxeak hurrengo iPhone aurkeztu du eta azkenengo ukituak ematen diten bitartean, askok erosi berri dute aurre telefono mugikorra, gainera orain merkeagoa da eta konpainia telefoniko batzuek doan eskaintzen dute (tarifa zehatz baten truke, noski). Beraz, ez da berandu iPhone4ko gehigarriak erosteko, eta kasu honetan bere zorroak nabarmendu ditugu: |
|
| |
 |
|
| |
|
|
| IRAILA |
Konpainiaz aldatzeko amuak |
IRAILA |
| |
Zure telefono mugikorraren konpainiaren eskaintzak gustatzen ez bazaizkizu edo zure lagun gehienak beste konpainia batekoak badira eta batetik bestera pasa nahi baduzu, hemen aukera ugari dituzu konpainia nagusienetara pasatzeko. Sakelekoa kontratukoa izanez gero, konpainia aldaketarekin batera oso erraza izango da telefonoa doan edo merke lortzea. Hona hemen eskaintzarik erakargarrienak: |
|
| |
|
|
| |
|
|
| UZTAILA |
Udako tonurik deskargatuenak |
UZTAILA |
| |
Uda hasi berri da, baina urtero gertatzen den bezala, abestirik entzutetsuenak aste batzuk lehenago egiten dira ospetsu taberna, irrati edo diskoteketan. Aurten, edozein hondartzatan entzungo dituzun abestien tonuak deskargatzeko aholkuak emango dizkizuegu.
Laguntza moduan, hona hemen abestirik deskargatuenetarikoen zerrenda. Dena den, gogora ezazu kontu hauekin arreta handiz ibili behar zarela, eta enpresa edo webgune batzuk esaten dutena baino gehiago kobratzen digutela tonu hauen truke.
1 Jennifer Lopez - On the floor
2 Shakira - Rabiosa
3 Bob Sinclar & Raffaella Carrá - Far l'amore
4 Pablo Alborán - Solamente Tú
5 Lore Lore Macu Macu (Aída telesaila) |
|
| |
|
|
| |
http://www.clubzed.com |
|
| |
|
|
| EKAINA |
Mugikorrerako fundak |
EKAINA |
| |
Sakelekoa babesteko edo apaintzeko fundak, edo galtzerdiak ere deiturikoak, eros ditzakezu. Normalean ez dira oso garestiak, eta askotan promozio desberdinetan oparitzen dituzte, baina proposatzen dizkizuegun fundak bereziak dira merkeak dira, eta 10 euro baino gutxiagogatik Internity dendan aurkituko dituzu:
1. Funda Oxo (bi eredu) 9,90 €
2. Funda Nokia (bi eredu) 9,90 €
3. Funda Samsung 6,90 €
4. Funda Bagmovil (bi eredu) 3,90 €
|
|
| |
 |
|
| |
|
|
| MAIATZA |
Android sistema |
MAIATZA |
| |
Android telefono mugikorretarako sistema da, Linuxen oinarrituta dagoena. 2008an merkaturatu zen sistema honen arrakasta argia da gaur egun; izan ere, batez ere 2010etik aurrera nabaria izan da Androiden hazkundea.
Adituen eta profesionalen aburuz, sistema honek epe laburrean txertatuko dituen gehigarriak edo berrikuntzak hurrengo hauek dira: 3D pantailak (betaurrekorik gabekoak), PSPhone (kontsola moduko telefonoak) eta Nexus S teknologia, besteak beste. |
 |
|
|
| |
Android sistema duten sakelakorik onenak

|
|
| |
| LG - Optimus X2 |
Samsung - Galaxy S II |
Sony Ericsson - Xperia Arc |
|
|
| |
|
|
| |
|
|
| |
|
|
|
|
|
|